eu / es


 

Hernaniko Eskola Agenda 21

2004-2005 ikasturtean hasi zen.

Geroztik gai ugari landu dira: hondakinak kontsumoaren ikuspuntutik, mugikortasuna, ura, biodibertsitatea, aniztasun kulturala eta elikadura jasangarria.

Ikastetxeak pixkanaka joan dira proiektura gehitzen. 2004-2005 ikasturtean Urumea ikastola hasi zen parte hartzen; hurrengo ikasturtean Elizatxo eta Langile ikastola gehitu ziren eta hurrengoan, Ereñozuko Txirrita herri eskola. 2008-2009 ikasturtean Inmakulada ikastetxearen parte hartzearekin Hernaniko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiak daude proiektuan.

2013-2014 ikasturteaz geroztik Hernaniko BHI dugu partaide. Eta honela, hezkuntza komunitatea sendotu eta indartu egin da.