eu / es


 

Zer da Eskolako Agenda 21?

Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

    • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
    • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
    • Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen du.
    • Curriculum-berrikuntzan eragiten du.

Nork hartzen du parte?

Lantzen diren gaiak